XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikastaroan arkitzen naiz
Salamanka'ko ikaslanak datorren urtean amaiturik ere, bost urteko bidea eman bearrean naiz oraindik.
Alare nere lan oni ez diot ain epe luze ta aspergarria ezartzen.
Sei urte auetako tarte ta opor-egunak arturik, bi-iru urtean burutu nezakela uste det.
Baña, berriro esan, gaurko ontan asmo ta lan-gaia, ortik at ezer gutxi eskeiñi dezaizueket zoritxarrez.
Zer asmotan naizan?.
Irakasle bikain ta adiskide zintzo dedan Tovar Jaunak idaroki zidan,
Igazko kontuakin ari natzaizue.
Baña artean ni karrera'ko ikaslanen zamapean nengon ta gauz aundirik egin ezin, nai ta ere.
Itzak, esaerak, Azpeitiarrak dituzten bere bereiziak bilten asi nintzan.
Ibillera motela zan ua.
Era artan ez nuen urte askotan ere lana amaituko.
Auek onela zirala, len aitatutako nere Irakaslea su ta ke ari zitzaidan, asmoa artu ta etsita egon ez-ezik, lenbaitlen ekin bear niola lanari; Ipar-Ameriketakoak bere izkuntz-lanetarako oraindik orain asmatu ta atera duten
Erriari elkar-izketa zenbait artu nai ba'nizkio ere, antxe neukela magnetofoia.
Nik eskatu al nezakena baño geiago, ta edozeñek opa lezakean aña zan ua.
Alako aukera goxua ezin nezakean joaten utzi.
Ortik beraz, astirik detanerako asmoak auexek ditut: Azpeiti'n itz egiten dan euskera sakon ta zabal
Ugariegi ta amaigabeko lana dirudi.
Gai ontaz aztertu ditezken sail ta zati denak asmoan artu ezkero, urteak eta urteak aritu-ta egundo bukatzen ez dan lana dirudike.
Norbaitek erri bateko itz-txorta, esaera... besterik ez ba'litz ere, oiexek denak bildu naiko ba'litu, amar urte igaro-ta ere oraindik zerbait berri entzutea ba-liteke.
Toki bateko itz-bilkera, epe luzeko arloa da.
Zerbait mugatu ta estutu obe dala uste det.
Askoei ez litzaieke biotza ain errez okilduko ta garra biziagoz ekingo liokete lanari.
Nik beñepein onelako zerbait egingo detalakoan nago.
Alegia, nere ustez bearrezkoena dan eta illabete batzutan egin ditekean lanari eutsi.
Bearrezkoen ori zer dan?.
Fonetike ta morfologi legeak al dan sakonen ta al dan ugarien ta al dan erri geienetan, (bi edo irutan bakarrik ez) bildu, eratu, elkar-lotu, ta argitaratu.